Ikusnahi Sensi
Programa
Norentzat
Edozein adinetako ikasleak jokoaren bidez kirol egokituak ezagutzeko tresna gisa, hala nola slalom-a, boccia edo goadball-a, besteak beste. Hitzaldiak ikasle gazteei ere irekita daude, baina, batez ere, bizi- eta gainditze-testigantzak zuzenean ezagutu nahi dituzten publiko orokorrari, desgaitasunari buruzko aurreiritziak desmitifikatzeko.
Sareak
Ikusnahi Sensi tailer eta jardunaldi ludiko-formatiboak Gipuzkoako Kirol Egokituaren Federazioarekin elkarlanean egiten dira, kirolaren onurak eta Gipuzkoako kirol egokituko kluben bidezko inklusioa ezagutarazteko.
Bestalde, hitzaldiak hainbat eragile sozial eta kultural publiko-pribaturekin koordinatuta lantzen dira, desgaitasunen bat duten pertsonen lekukotza lurraldean eta lurraldetik kanpo eramateko asmoz.