Teknifikazioa

Programa

Proiektu honen helburua lehiaketetako kirolariek eta kirol egokituan promesatzat hartzen diren kirolariak, goi mailako lehiaketa ibilbidea izan dezaketenak, haien osotasunean prestatzeko eta kirol errendimendua hobetzeko beharko dituzten laguntza tekniko eta ekonomikoa izatea da.

Norentzat

Nazio mailan edo nazioartekoan lehiatzen diren eta haien errendimenduak hobetzeko laguntza teknikoa behar duten Gipuzkoako kirolari promesak eta talentuak. Aldez aurretik, kirolarien kaptazioa egiten da eta kirol klubekin eta Kirol Egokituaren Euskal Federazioarekin koordinatuta estali behar diren beharrak baloratzen dira.

Lan-metodologia

Hobekuntzarako teknifikazio programen xedea entrenamenduen garapen planifikatua eta egituratua da, eta aldez aurretik zehaztutako banakako zein taldeko helburuak ditu, maila teknikoa, kirolarien gaitasunak eta lehiaketan haien errendimendua hobetzeari zuzenduta.  

Kirol Egokituaren Gipuzkoako Federazioa (KEGF) arduratzen da kirolarien ibilbideak planifikatzeaz eta aktibatzen diren giza baliabide eta teknikoak koordinatzeaz.

Sareak

Kirol Egokituaren Gipuzkoako Federazioarekin elkarlanean, zeinak hamar urtetik gora daramatzan aniztasun funtzionalak dituzten pertsonek haien helburuetan oinarrituta kirola atzitzen laguntzen, elkarrekin egiten dute lan lehiaketako kirolariei arreta ematean eta haien teknifikazio espezifikoetan jauzi kualitatibo eta kuantitatiboa emateko.

Ner Group-erekin, elkarte kooperatibista, boluntariotza, enpresa eta kirola bateratzen dira. Enpresetako langileek kirolariei laguntzen diete entrenamenduetan. Askorentzat entrenatzearen eta ez entrenatzearen arteko aldea da.

Skip to content