Ikusnahi Sensi

Programa
Ezagutzea ulertzea da. Bakarrik bestearen lekuan jarrita, haren errealitatea ezagututa, hesi mentalik eta arkitektonikorik gabeko gizarte bidezkoago bat sortzen joango gara. Helburu horrekin sentsibilizazioa funtsezko zutabea da Hegalak Zabalik Fundazioaren programen barruan. Kirol egokitua ezagutarazteko tailer eta jardunaldi ludiko-formatiboen bidez, baita aktibazioari eta bizimoduei buruzko bizi-esperientziak beste gaitasun batzuetatik ezagutarazteko hitzaldiak ere.

Norentzat

Edozein adinetako ikasleak jokoaren bidez kirol egokituak ezagutzeko tresna gisa, hala nola slalom-a, boccia edo goadball-a, besteak beste. Hitzaldiak ikasle gazteei ere irekita daude, baina, batez ere, bizi- eta gainditze-testigantzak zuzenean ezagutu nahi dituzten publiko orokorrari, desgaitasunari buruzko aurreiritziak desmitifikatzeko.

Sareak

Ikusnahi Sensi tailer eta jardunaldi ludiko-formatiboak Gipuzkoako Kirol Egokituaren Federazioarekin elkarlanean egiten dira, kirolaren onurak eta Gipuzkoako kirol egokituko kluben bidezko inklusioa ezagutarazteko. 

Bestalde, hitzaldiak hainbat eragile sozial eta kultural publiko-pribaturekin koordinatuta lantzen dira, desgaitasunen bat duten pertsonen lekukotza lurraldean eta lurraldetik kanpo eramateko asmoz.

Skip to content