Denur
Programa
Oztoporik gabeko bainuen helburua funtzio aniztasuna eta mugikortasun murriztua duten pertsonei Donostiako Kontxa hondartzan, edo eguraldi txarra egiten duenean igerilekuan, Donostiako hondartzaren ondo-ondoan dagoen Hegalak-etik abiatuta eta kirol zentro erabilerrazaren azpiegiturak baliatuta bainua hartzen laguntzea da.
Norentzat
Zerbitzua, Gipuzkoako edo lurraldetik kanpo ezintasun egoeran eta/edo mugikortasun murriztua duten adin guztietako pertsona guztiei dago zuzenduta. Proiektu honekin autonomia-maila txikiagoa eta mendekotasun handia duten pertsonei hondartzan bainua hartzen lagundu nahi diegu, haien ongiatean eta bizitza-kalitatean lagundu eta aire librean eta itsasoko bainuekin gozatzea erraztuz. Halaber, programak senideentzako “arnasgunea” eskaintzen du, emakumeentzat eta funtzio aniztasuna duten pertsonen zaintzaileentzat gehienbat.
Lan-metodologia
Bainua hitzorduarekin da, zerbitzua erreserbatzeko harremanetarako telefono baten bidez. Lehentasuna ematen zaie aurretik egin ez dutenei, eta errepikatu ahal izango dute lekua geratzen bada. Uretako jardueretan espezialistak diren teknikariek, ezgaitasunen arloan esperientzia handia dutenak, osatutako taldeak laguntzen dio erabiltzaileari.
Sareak
Denurrek Kirol Egokituaren Gipuzkoako Federazioaren laguntza du, zeinak aspalditik bultzatzen duen Hondarribiko hondartzan bainuen zerbitzua. Programaren barruan, boluntarioen burtsa ere dago, pertsona guztientzako irekia, enpresa eta entitate kolaboratzaileetako langileez gain.
Teknikariei laguntzeko boluntarioen laguntza hau aniztasun funtzionala duten pertsonen beharrak zuzenean ezagutzeko sentsibilizazio bide gisa jarduten duen esperientzia da.